Haurtzaroa

Haur-eskolak eta lehen mailak

Eskolaz kanpoko zerbitzuak

Familia ataria

Zure haurrarekin zerikusia duen eguneroko administratiboa sinplifikatzeko sarean familia ataria ireki dugu. Gisa horretan uneoro eskola apairuei, eskolaz kanpoko harrerari eta aisialdi zentroari dagozkien erreserbatzeak eguneratuak atxikitzen ahal dituzu baita zure fakturak ordaindu ere. Sarara iritsi berria baldin bazarete, herriko etxera joan behar duzue herriko etxeko haurtzaroaren zerbitzuetan izen emateko txostenak betetzeko. Urraspide horren ondotik, zure konexio identifikatzaileak eskuratuko dituzu. Kasu, zure haur bat herriko eskola batean izena emana badu ere, horrek ez du ondoriotzat herriko etxeko Haurtzaroa zerbitzuetan sistematikoki izena emana izatea.

Eskola ostalaritza

Eskola publiko eta ikastolako haurrek herriko eskola ostalaritzaz baliatzen dira, eta St Joseph eskola harena du. Egunero, tokikoak diren eta/edo “Laborantza Biologikoa” labela duten hornitzaileen artean hautaturiko ekoizpen freskoz osaturiko bazkariak zerbitzatzen zaizkie haurrei.

Orrialde azpian antolaketa moldeak eta indarrean diren tarifak, araudia eta 2023-2024 ikasturterako izen emateko formularioa atzemanen dituzu, baita hornitu beharreko dokumentuen zerrenda ere. Hilabetero, familien atarian zure haurraren apairuetarako presentzia egunak zehazten ahalko dituzu.

Eskolaz kanpoko harrera

Eskolaz kanpoko harrera eskola publikoaren eraikinean bermatua da astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 7:30etik 8:45era eta 16:30etik 18:30era. Erreserba egina duten eta herrian eskolatuak diren haurrak soilik onartuko dira. Burasoekin edo baimena duen pertsona batekin (ikasturte hasieran bete beharko duzun inprimakia emanen zaizu) soilik izanen dute harrera zentrotik ateratzeko baimena. Astelehen eta ostegunetan 17:00etatik 18:00etara eskola ikasgaietarako laguntza proposatzen da lehen mailako ikasleentzat.

2023-2024 ikasturteko sartzean eskolaz kanpoko harrera zerbitzu berria proposatuko da asteazkenetan ere, 7:30etik 18:30era (bazkaria barne).

Orrialde azpian antolaketa moldeak eta indarrean diren tarifak, araudia eta 2023-2024 ikasturterako izen emateko formularioa atzemanen dituzu, baita hornitu beharreko dokumentuen zerrenda ere.

Ondotik, urtean zehar, familia atarian zure haurraren presentzia egunak zehazten ahalko dituzu.

Tel. Eskolaz kanpoko harrera: 05 59 47 51 27.

Aterperik gabeko aisialdi harrera

Aisialdi harrera bermatua da:

  • Urriko, otsaileko eta apirileko opor ttipietan astelehenetan, asteartetan ostegunetan eta ostiraletan, 7:30etik 18:30era.

3 eta 12 urte arteko haurrak, herrian eskolatuak edo herrian bizi direnak, erreserba harturik onartzen dira eta lan egiten burasoak dituztenek lehentasuna dute. Izan ere, zentroak 48 haur baizik ezin ditu hartu opor ttipietan eta 76 udako oporretan. Aipaturiko hartzaileei lehentasuna eman ondoren, Saran lan kontratua dutela justifika dezaketen burasoen (bat gutxienez) haurrak onartzen ahalko dira, galdeginiko aisialdi harrerarako epealdirako.

Tel. Aisialdi harrera: 05 59 47 51 27.

Herriko etxeko haurtzaro zerbitzu guzietarako, azpian atzeman itzazu:
Ondoko dokumentua ez da bateragarria laguntza teknologikoko tresnekin, pantaila irakurgailu batekin adibidez. Beraz, eskuragarritasun arazo bat ukanez gero, administrazio zerbitzuarekin harremanetan jarri: 05 59 54 20 28 / mairie@sare.fr.