Zaintza HORIA - Oihaneko suak

Sailak/Tags
    raz

    2026ko abuztuaren 12tik aurrera, 20:00etan, tokiko baldintza meteorologiko eta operatiboei dagokienez, Idazkari Nagusiak, departamentuan Estatuko Administrazioaz arduratzen denak, erabaki du zaintza administratibo horiaren maila aktibatzea, espazio naturaletako sua eta baso-suteak sortzeko arrisku moderatuari dagokiona.

    Debekatuak dira : 
    - Oinetan dauden landareak eta moztutako landareak erretzea;
    - Ondakinak erraustea;
    - Sua aire zabalena erbiltzea;
    - Barbakoa espazio naturalean erabiltzea. Segurtasun lekuetan egiten diren barbakoak bakarrik onartuko dira (ur eta su-itzalgailu hurbiltasunean,     haizerik ez egotea, guttienez  10 m2-ko eremu erregaitzaren gainean);
    - Oihan batetik 200 metro baino gutxiagora erretzea.
    - Su artifizial pribatuak

    Udalek antolatutako su artifizialak ez dira gomendagarriak.
    Gogoratzen da baso eremu batetik 200 metrora baino hurbilago tiratuko edozein su artifizial debekatua dela.

    Hemen aurkituko dituzu prebentzio-neurriak errespetatzeko :


    Oihanen inguruetan 

    - Ez bota zigarro-muturrik naturan edo autoaren lehiotik.
    - Saihestu bero haundia sor dezaketen lanak egitea (soldadura,etab).
    - Ez gorde material erregarririk (egurra, fuel-olioa, gas-bonbonak) etxebizitzaren ondoan.
    - Su baten hasiera ikusten baduzu, deitu berehala sokorriak : 18, 112 edo 114, eta xehetasun haundienarekin erran nun dagoen sua. 
    - Egon zure etxe barnean babestuta, ez ihes egin, zure etxebizitza da, aterperik onena.