Orri honen irakurtzeko bataz besteko denbora 4 minutukoa eta 49 segundukoa da. Ingurumenari gutiago eragiteko, gomendatzen dizugu bi orrialdetan inprimatzea, zuri eta beltzez, 2 orri hostoka.

Urraspide administratiboak

Ondoko dokumentua ez da bateragarria laguntza teknologikoko tresnekin, pantaila irakurgailu batekin adibidez. Beraz, eskuragarritasun arazo bat ukanez gero, administrazio zerbitzuarekin harremanetan jarri: 05 59 54 20 28 / mairie@sare.fr.

Egoera zibila

Sortze, ezkontza edo heriotza-agiriak

Egoera zibileko agiri oro eskari eskatzeko dagokion herriko etxeari zuzendu : sortze, ezkontza edo hil den edo bizi izan den herrikoari.

Jakin beharrekoa: herriko etxean 1800etik gaur arteko egoera zibilak kontsulta ditzakezu. 1800 aitzineko agiriak departamenduko artxiboetankontsultza daitezke.

Ezkontza

Ezkontza zibileko proiektu ororendako honako Ezkontza txostena (pdf - 166Ko)bete eta itzuli iezaguzu. Ezkontza ezkontideetako baten bizitokiko herriko etxean gertatu behar dela oroitarazten dugu.

PACS

Bizikidetasun hitzarmen (PACS) proiektu ororendako, honako formularioabete ezazu eta zure bizileku nagusiko herriko etxera igor ezazu.

Hornitu beharreko agirien zerrenda:

  • Sortze agiria
  • Nortasun agiria

Ondotik herriko etxean hitzordua hartu beharko duzu PACS  izenpetzeko: 05 59 54 20 28.

Izen edo deitura aldaketa

Hemendik aitzina, zuzenean zure herriko etxeari zuzenduz izen aldaketa eskaeraegiten ahal duzu. Noski, honek motibo zilegiek arrazoitua izan behar du (izen/deituarekin loturiko kaltea, sexu aldaketa, frantseste nahia etab.).

Deitura aldaketa eskaeraere egin dezakezu, zure filiaziotik heldu den deitura agertzeko gisan (harena transmititu ez duen burasoarena).

Kasu, “eramatea zailegia” zaizun deitura aldaketa eskaera ez dagokie herriko etxeko zerbitzuei, dekretu bidezko deitura aldaketa prozedurabidez justizia ministeriokoei baizik.

Nortasun Agiri Nazionala et Pasaportea

Zure nortasun agiri nazionalaren edo zure pasaportearen berritzea, nortasun agiri berriaren eskaera bezala, datu biometrikoak biltzeko ekipatua den herriko etxe guzietan egiten da hitzordua harturik, eta hurbilena Donibane Lohizunekoa da: 05 59 51 61 71.

Txostena Internet bidez aitzinetik betetzeabaitezpadakoa da.

Hornitu beharreko dokumentuak:

  • Indarrean diren estandarrak betetzen dituen argazki bat
  • Bizileku ziurtagiri nominatibo bat (argindar, bizitegi zerga, telefono finko etab.)
  • Nortasun agiri bat (NAN zaharra edo pasaportea)
  • Zerga zigilu bat (galduriko edo lapurturiko kasuan pasaporte edo nortasun agiriarentzat)

Herritar erroldatzea 16 urtetan

Nortasun agiri frantsesa baldin baduzu, 16 urte bete eta 3 hilabeteren barnean erroldatzea derrigorrezkoa zaizu (izan mutiko edo neska). Horrek defentsa eta herritartasun egunerako (JDC) deitzea eta heldua izatean hautesle-zerrendan zure izena ematea ahalbidetzen dio administrazioari. Legezko ordezkariak egin dezakeen urraspide hori herriko etxean edo sareanegin daiteke.

Hornitu beharreko dokumentuak:

  • Baliodun nortasun agiri nazionala edo pasaportea
  • Burasoen familia liburuxka

Betebehar hori bete ondoren, erroldatze agiria emanen dizugu. Hau baitezpadakoa izanen da urraspide batzuetan (bereziki 18 urte aitzin baxoan izena emateko). Kasu, agiri hau arduraz atxiki behar da, herriko etxeek ez baitute doblerik ematen. Galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, zure ardura duen zerbitzu nazionaleko bulegoari ziurtagiria eska dakiokezu.

Kontuan hartzekoa: derrigorrezko 16 urteetako erroldatzea 5 urte guziz egiten den populakuntzaren biztanle kontaketa operazioaren desberdina da.

Hautesle-zerrendan izen ematea

Bozkatzeko, zure bizitoki nagusiko hautesle-zerrendan sartua egon beharko duzu. Nortasun agiri frantsesa duen eta heldu bilakatzen den pertsona oro zuzenean sartzen da zerrendan 16 urterekin herritar erroldatze urraspidea egitean. Bestela, Sarara bizitzera etorriz gero, herriko etxean edo sareanizena eman dezakezu.

Hornitu beharreko dokumentuen zerrenda:

  • Zure nortasun agiria
  • 3 hilabete baino gutxiagoko bizileku ziurtagiri nominatiboa (argindar, bizitegi zerga, telefono finko etab.). Zure burasoen bizitegia bada : haren etxean bizi zarela segurtatzen duen buraso agiria (paper librean), burasoaren bizileku ziurtagiria eta burasoaren nortasun agiria.

Zure hautesle-karta izena eman duzun urtean etxera igorriko zaizu posta bidez. Zure karta ez baduzu bozkatzeko garaiz eskuratu, jakin ezazu nortasun agiriarekin bozkatzen ahalko duzula.

Elkarteendako

Elkarteek ekimen anitz antolatzen dute urtero, gisa horretan gure herriaren kultura eta kirol dinamikan parte hartuz. Herriko etxeak tokiko elkarteak ahal duen guzian laguntzen ditu, ekimen horiek teknikoki lagunduz.

Gelen eta frontoinaren erreserbatzea

Herriko gela bat edo frontoina erreserbatu behar baduzu, gertakaria baino hilabete bat lehenago, erreserba formularioa (pdf - 154Ko)herriko etxean pausa ezazu. Herriko etxeak beharren arabera erreserba oro aldatzeko eskubidea bere egiten du. Gakoak galduz gero, hauek fakturatuko dira.

Herriko gelen zerrenda ikusi.

Materialaren prestatzea

Materiala behar duen elkarte orok gertakaria baino hilabete bat lehenago eskaera formularioa (pdf - 170Ko) herriko etxean pausatu behar du.

Aldi baterako edari salmenta baimena

Gertakari bat prestatzen ari zara eta edaria zerbitzatu nahi zenuke? 15 egun lehenago aldi baterako edari salmenta eskaera (pdf - 111Ko)egin behar duzu derrigorrez.

Baimenak bi lehen taldeetako edariak baizik ezin ditu barne hartu, Osasun publikoko Kodeko L.3321-1 artikuluan finkatua den bezala.

  • 1. taldea: alkoholik gabeko edariak: ur mineral edo gasdunak, hartzitu gabeko fruitu edo barazki jusak, limonadak, infusioak, kafea, dutea, txokolatea,...
  • 2. taldea: honako alkoholdun edariak: arnoa, garagardoa, sagardoa, udare-ardoa, ezti-ura, arno goxo naturalak, kasis krema, fruitu edo barazki jus hartzituak.

Indarrean den arautegia kontsultatu (pdf - 359Ko).

Herriko diru laguntza eskaera

Herriko etxearen laguntza eskatu nahi duen elkarte oro, eskaera formularioa pausatu behar du herriko etxean (Formularioa).

Xehetasun eskaera ororendako, Jose Cazaubonekin harremanetan sartu kultura@sare.frhelbidera idatziz edo 06 16 68 65 98 zenbakira deituz.

Laborariendako

Saran finkatua den etxaldea duzu eta lur gehiagoren beharretan zara?

Behar bada laborantza lur alokatze kontratua izenpetuz libratzen diren herriko lursailak alokatzea proposatzen ahal dizugu. Herriko laborantza lursailen eskaera formularioa bete ezazu (Formularioa) eta herriko etxera joan zaitez zure beharren inguruan mintzatzeko.

Turismo mublatuak eta Arrotz gelak

Turismorako mublatu bat edo arrotz gela bat alokairuan ezarri nahi duzu? Deklarazio bat helarazi behar diguzu derrigorrez.

Turismorako mublatua

Turismorako mublatuak alokatzaileak esklusiboki baliatzen dituen etxe, apartamendu edo estudio mublatuak dira, bertan biziko ez den eta egunkako, astekako edo hilabetekako alokairuak ezaugarrik egonaldia egiten duen pasaiako bezeroari alokatuko zaiona (Turismo Kodearen L324-1-1 artikulua).

Oharra: turismorako mublatu bat, bigarren etxebizitza da haren jabearendako. Etxebizitza nagusia bezero turistikoari alokatzen ahal zaio, urteko 120 egunen barneko mugan. Bestenaz, etxebizitza turismo mublatu gisa deklaratu behar da.

Ene turismorako mublatua deklaratu

Arrotz gelak

Arrotz gelen aktibitatea Turismo Kodeko L. 324-3 eta D. 324-13 eta ondoko artikuluen araudi pean da. “Diru truk, gau bat edo gehiagorako, turistei harrera egiteko eta zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin egoiliarren bizilekuan diren logela mublatuak dira”.

Oharra: aterpetze gaitasuna bost gelatan mugatua da eta gehienez 15 lagunendako.

Ene arrotz etxea deklaratu

Egonaldi zergaren deklaratzea

Egonaldi zerga bidaiariek zuzenean aterpe emaileari edo sareko alokatze plataformari ordaindu behar diote, azken honen kasuan ordainketa bitartekari lanak egiten dituen heinean. Alokatzaileek (etxebizitza nagusia, turismorako mublatua edo arrotz gela) egonaldi zerga derrigorrez deklaratu eta ordaindu behar dute, osotasunean eskuratzen duen eta osoki Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoari ematen dion Euskal Hirigune Elkargoko plataformaren bidez.

Xehetasun gehiagorendako, service-public webgunea kontsulta ezazu.