Natura 2000 CPIE antolaturiko irteera: Urdazuriko karramarroeri buruz

Sailak/Tags
Irekitzea Hestea raz
Irekitzea Hestea raz

2026/06/17, 09:30etik 12:30era

  • Helbidea

    Lizuniaga erreka
    64310 SARE

Euskal Itsasbazterreko CPIEk doako eta gidatutako natura-ibilaldiak antolatzen ditu, gure natura-ondarearen kontserbazioaren erronkak hobeto ulertzeko eta lurraldeko eragileak ezagutzeko. Hanka zuriko karramarroa (Austropotamobius pallipes), Errobi eta Urdazuriko espezie adierazgarria, kalitate oso oneko ura, oxigeno ugari eta babesteko gordelekuak behar ditu. Garai batean Frantzian oso hedatua bazen ere azken 70 urteetan bere populazioak nabarmen murriztu dira uraren kalitatearen narriaduraren eta espezie inbaditzaileen ondorioz. Natura 2000 sarearen esparruan gaur egun arreta handiz zaintzen da. Erreken bazterretan egingo den irteera batean, haren bizilekua, biologia eta ekologia ezagutuko ditugu. Azterketa-arduradunek urtero egiten den jarraipena eta lortutako emaitzak azalduko dituzte, baita espeziea babesteko ezartzen diren estrategiak ere.