MUGALDEKO UDALEKUAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DA
Udaleku honetan 14 eta 15 urteko gaztetxoek parte hartzen ahal dute, eta lehentasuna izanen dute Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan bizi direnak, baina gainerateko herrietako gazteek ere izena eman dezakete.
Udalekua Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, goizeko 10:00etan. Egunez egun Sara arteko ibilbidea osatuko dute, herriz herri jarduera ezberdinak eginez : herri kirolak, paint ball, arborismoa, horma irudi baten egitea Dom Campistron margolariarekin, rap tailerra eta gaualdia Odei Barrosorekin, surf iniziazioa, Sarako Lezeen bisita, Arditurriko mehategien bisita, eskalada,pasaka eta joko garbi iniziazioa, topaketa Amets Arzalluzekin, mendi ibilaldiak( Putzu beltz Arantzan, Arantza-Eskas, Larrun) igerilekua, hondartza, erreka.... Uztailaren 19ko eguerdian bukatuko da udalekua, Saran.
Izen ematea online egin behar da eta horretarako epea zabalik da, martxoaren 31a arte. Gehienez ere 40 gaztek parte hartzen ahalko dute egonaldian. Udalekuaren prezioa 175 eurokoa da.
Jarduera honen xede nagusiak hauek dira:
- Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen artekoharremanak eraiki eta sendotzea.
- Euskara eta euskalkiak ezagutu etapraktikatzea. Horretarako beharrezkoa da euskaraz jakitea.
- Parte hartzea bultzatzea.
- Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzeanatura, kultura eta kirola ardatz hartuz.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak du udalekua antolatzen Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea, Urruñako Herriko Etxea eta Euroeskualdearen partaidetzarekin.
Xehetasunak eta izen emateak: https://komunikazioak.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena/

