Goizean, 10tatik goiti, mediatekako animatzaileek bereziki hautatutako liburuen irakurketa saioak eskainiko dituzte. Arratsaldean, ekitaldi nagusia 17:00etan, Miñan antzezlanaren azken emanaldia izango da kiroldegi gelan. Sarrerak 13 eurotan salgai daude interneten https://my.weezevent.com/minan-azken-emanaldia. Lekuan jateko aukera ere izango da.
Ekitaldi hori, herriko elkarteen lankidetzarekin eta Herriko etxearen laguntzarekin antolatua, elkarrizketa, kultura eta elkartasuna sustatzeko gune bat irekitzea du xede, gure inguruko errealitateei buruzko gogoeta partekatzeko.

