Badu zenbait urte Larrunen, beste hainbat menditan bezala, ohitura berri bat zabaldu dela: cairnak (harri meta ttipiak) edo harriz osaturik hitzak edo marrazkiak sortzea. Mendiguneko tontorrean, "obra" horiek Natura 2000 sailkatua den artzain-soropil ederretariko batean ugaritzen dira... Zergatik arazo bat da? -Paisaiarengatik: hatz horiek guneko edertasun naturala hausten dute... eta Google Earthetik ere ikus daitezke! -Hazkuntzarengatik: sakabanaturiko harriek kabalendako bazkaleku guneak aldatzen dituzte. -Tokiko kulturarengatik: lehen, eremu hori pilota soro bat zen, artzainek pilotan hartzeko erabiltzen zuten tokia. -Bioaniztasunarengatik: aberedi ttipia (marmutxak, herrestariak...) trabatua da, eta lurra higa daiteke. Elkarrekin joka dezagun! Izena eman behar da urriaren 12a baino lehen
Larrun: bere edertasun naturala zaindudezagun!
