Laborantza

Sarako biztanleak fier dira herrian laborari dinamiko eta sutsu anitz haien artean baitira: zerri, ardi, behi hazleak, baratzezainak etab. Laborari iragan komun aberatsa ukanik, hazle eta ekoizleak gure lurrari errotik lotuak diren trebezia tradizionalak iraunarazteari biziki atxikiak dira. Erronka modernoei ere buru eginez, hazkuntza (GAOrik gabeko laborantza), ekoizpen eta transformatze praktika onen errespetuarekin engaiatuak dira.

Honakoen parte dira:

Sara, Gaztaina elkarteko kide

Behiala gure lurraldean gaztainadi garrantzitsuak garatzen ziren eta gure janari laborantzaren zati bat ziren. 2018an sortu zen Gaztaina elkarteak euskal gaztainaren ondarea berreskuratu nahi du eta honen hazkuntza eta transformatzeari balio gehiago eman. 2023 hastapenaz geroztik, gure tokiko ekonomian eta gure lurraldean duen eragin baikorra ikusirik; horrekin bat egiten dugu. Partekaturiko gaztainadien landaketa menperatuak gure mendiko eremuak iraunkorki zaharberritzen omen ditu.

Xehetasun gehiagorendako, Gaztaina Elkartearen webgunea kontsulta ezazu.


Laborariak

Laborarien zerrenda.

Ekoizleak

  • Joana Urbistondo
    Ardi gasna, ardi esne jogurtak eta gaztanberak, zerrikia, sagardoa, sagar jusa eta sagardo ozpina
    Zuzeneko salmenta Ihitia etxaldean, Elbarrun auzoan.
    Tel.: 06 76 24 94 56
    E-posta: jourbistondo@gmail.com
    Webgunea: www.facebook.com/fermeihitiaetxaldea
  • GAEC Arpeak – Oreka gasnategia
    Ardi, behi gasna eta nahasia eta jogurtak.
    Zuzeneko salmenta Xalarriko Borda etxaldean, 400 Hauziartzekobordako Bidea.
    Tel.: 05 59 54 21 81
    Webgunea: www.fromagerie-oreka-sare.com
  • Arizcorreta Ramuntxo
    Kintoko zerrikia Senpereko Hurbil laborari dendan salgai.
    Zerri parkeak Suhalmendin.
    Tel.: 06 27 96 59 95
  • GAEC Kukusoa - Laborde-Lavignette Jean-Baptiste eta Berasateguy Jean-François
    Aratxeki, idiki biologikoa eta Kintoko zerrikia.
    Zuzeneko salmenta Kukusoa etxaldean, Hegimehar bidea
    Tel.: 06 74 01 39 71
    E-posta: ferme.kukusoa@sfr.fr
    Webgunea: www.facebook.com/kukusoa/?locale=fr_FR
  • Lecuona Beñat Baratzezaina
    Andoitzen Borda etxea, Lezeetako bidea.
    Tel.: 05 59 54 27 41
    E-posta: andoitzenborda@wanadoo.fr
  • Errandonea Xanti
    Baratzezaina – Label Rouge Biper eztia
    Zulubia etxea, Mendiondoa bidea.
    Tel.: 05 59 54 27 07
  • Azarete Maider
    Baratzezaina
    Tel.: 06 77 35 34 05

Merkatua

Ostegun goizero, maiatzetik irailera, ekoizleen merkatua herriko frontoinean iragaten da, 9:00etatik goiti. Leku bakarrean tokiko, sasoiko eta kalitatezko laborarien ekoizpenak eskuratzeko molde ona, ekoizleekin harreman zuzenekoa eta gardena ukatearekin batera. Gisa horretan zirkuitu laburra sustengatzean eta gure lurraldearen aberastasunen balioztatzean parte hartzen duzu.

Herriko pisatzea

Pisuak 24 orenez baliatzen ahal dira, asteko egun guzietan Portua ofiziale eremuan. Biziki estimatua den hurbileko zerbitzu hori inbertsio garesti bati esker ordezkatu zen 2020an. Materiala zain dezazuen galdegiten dizuegu, denboran iraun dezan.

Tarifa: 3 € txanpona
Txanpona herriko etxean erosten dira eta erostean gehienez 5 eros daitezke aldi bakoitz.

Barrukien eta arditegien desinfekzioa

Urtean bi aldiz haien barruki eta arditegien desinfekzioa egitea proposatzen diegu laborariei, infekzioek eragiten duten presioa apaltzeko eta neguko eritasunak saihesteko gisan. Erabiltzen den produktua “Ecocert” Kickstar desinfektatzaile onetsia da, laborantza ministerioak homologatua eta Laborantza Biologikoan baimendua.

Prezioa Kabala Handi Unitateko kalkuluan oinarrituriko baremoaren arabera finkatua da, etxalde bakoitzaren prorratan. Haien eraikina desinfektatzen segitu nahi duten erretretadunei, 20€-ko parte hartzea eskatzen zaie.

Zerbitzu honek interesatzen bazaitu, gurekin harremanetan sartzera gonbidatzen zaitugu.

Marexala

Alaiki kabinetea: 05 59 93 97 46, urgentziarik bada 06 07 63 62 59.