Kultura ekintza

Kultura bizi dinamiko bat

Urte guzian zehar gertakari desberdinek adin guzietako biztanleen lotura faboratzen dute. Herriko etxearen nahia da, zentzu zabalean hartuz Kultura egunak lagun arteko giroan antolatzea: hitzaldiak, erakusketak, Ikusi Mikusi ekimen literarioa, Usopop, idazleen biltzarra, herriko bestak, Urrats gaua, etxez etxeko ihauteria, Kontrabandisten lasterketa, Olentzero, etab.

Deskubritzeko astea

Udaberrian, deskubritzeko egunean, lehen mailako hiru eskoletako ikasleak euskarak elkartzen ditu. Egitarauan : Ortillopitzen, Zuhalmendiko Kintoko zerrien, Historiaurreko lezeen, usategien eta Etxola abere parkearen bisita, Larruneko trein ttipiarekin igaitea, pottokekin elkartzea, dantza eta pilota deskubritzeak, txorien behatzea Lizarrietan, Ikastolaren Saran astia jokoan parte hartzea eta laborantza munduaren deskubritzea. Herritarrek animatzen dituzten bisita horien helburua da eskolatuak diren haur guziek, lehen mailako eskolatze denboran, haien herria ezagutzen ikas dezaten. Eta, zergatik ez, pasiozko lanbide baterako bidea irekitzea.

Sortzaile eta artisauen merkatua

Astelehenetan, uztailetik irailera, artisau eta sortzaileak ere haien lekua dute frontoinean. Zato haien sorkuntzak deskubritzera: bitxiak, ehunezko sorkuntzak, moltsak, pilotak, saskiak, etab. Zure sorkuntzak aurkeztu nahi dituzu? Bete ezazu  Sortzaileen merkaturako formularioa (pdf - 184Ko), kontsulta ezazu Arautegia (pdf - 336Ko) eta Jose Cazaubonekin harremanetan sar kultura@sare.frhelbidera idatziz edo 06 16 68 65 98 zenbakira deituz.