Jean Dithurbide zaharretxea, mendekotasuna duten adineko pertsonen ostatalekua da. Ingurumen berde baten erdian finkatua, medikuntza zerbitzuen beharra izanez gero egitura berri honek hiru estaietan 111 adineko pertsona hartzeko gaitasuna du. Etxe behereak 14 oheko sail babestua du, nahasmenduak dituzten eta Alzheimerra edo gisa bereko eritasuna duten jendeari harrera egiteko baratze hetsia duena.
Gure adinekoak lekuan berean eginiko apairuez eta langileek edo kanpoko esku hartzaileek antolaturiko animazioez baliatzen dira: eskulanak, ariketa fisikoak, ludikoak edo intelektualak (gimnastika goxoa, lotoa, elizkizunak, memoria eta mahai jokoak, irakurketa, kantuak, festak, etab.). Dena egina da merezi duten arreta eta elkar partekatzearen bidez erritmoa duen egunerokoa ukan dezaten.
Bizi eremu horri buruzko xehetasun gehiago ukateko, Adineko pertsonendako eta hauen ahaideendako Frantzia mailako informazio atariakontsulta ezazu.
Adresse : 225 Larrungo Bidea - 64310 Sara
Tel.: 05 59 54 21 59
E-posta: direction@ehpadjdithurbide.fr