Nafarroa eta Lapurdi arteko muga merkatu gune handia izan zen luzaz, eta oraindik ere segitzen du izaten. XX. mendearen zati handi batean, diskrezioa garrantzitsua zen alkohola, ehunak, tabakoa, ganadua eta beste elikagai batzuk trukatzeko edo saltzeko. Ibilketa hortan, gauazko lanarentzat erabiltzen ziren bideak segituko ditugu. Sarako lezeetatik abiatuz, iratze eta txilardietan ibiliko gara, Urioko errekara iritsi arte. Azken ur-jauzi hori haustura geologiko batean zehar doa, nun hareharriak eta kareharriak elkartzen diren. Gure bidearen ertzeko zohikaztegietatik hurbil diren zuhaitz nabarmenak miresteko denbora hartuko dugu. Jakin : -Piknika preparatu -Distantzia: 7.5km -Desmaila: 450m -Iraupena: 5h -Zailtasun maila: ibilketa bizkorra (ertaina)
Ibilketa gidatua : Kontrabandisten bidean
