HURRUP ETA XO, dastatu, sentitu eta…isildu

Sailak/Tags
Irekitzea Hestea raz
Irekitzea Hestea raz

2026/06/12, 19:00etatik 21:30era

  • Helbidea

    Grottes préhistoriques de Sare
    2280 Lezeko bidea
    64310 SARE

HURRUP ETA XO Sarako lezeek proposatzen duten hitzordu berria da. Edizio bakoitzak lurpeko leizearen bisita sentsoriala eta Euskal Herriko lurraldeetako zaporeen ezagutza uztartuko ditu. Lehen hitzordu honetan Nafarroa izanen da protagonista. Etor zaitez gaualdi berezi honetara! Ohiko ibilbidetik kanpoko bisita pribilegiatua egingo dugu, izan ere, publikoarentzat hetsia den gela batera sartuko zarete, eta lehen dastaketak lezearen bihotzean bertan egingo dituzue. Dastaketa lezearen atarian segituko dugu, beti Reyna de Copas-ek (Erriberri) proposatutako Nafarroako jaki eta arnoekin.