Hondakinen kudeaketa

Ipar Euskal Herrian, pertsona bakoitzak urteko 650 kg hondakin sortzen du. Denen egitekoa da egunerokoan jestu eko-herritarrak gure egitea, bereziki birziklatzeari dagokionez.

Hondakinen kudeaketaren eskumena duen Euskal Hirigune Elkargoarekin elkarlanean, errotadun kontainerrak borondatezko ekarpenerako tokiez (BET) ordezkatu ditugu. Erdi-lurperatuak diren bereizketarako eremu horiek ingurumen garbia eta estetika zaindua bermatzen dute. Zure etxetik hurbilen den BETa atzeman ezazu.

2023an, sailkatzea sinplifikatzen da!

Jagoitik, etxeko estalki eta paper GUZIAK edukiontzi berean sailkatzen dira. Hutsik direla eta elkarrekin loturik ez direla segurtatu ondoren nahas-mahas utzi behar dira. Gaur egun, lehenago etxe hondakinekin botatzen ziren estalki metalikoak hautaz sailka daitezke: janari ontzixkak, plastikazko janari mintza eta zakutxoak, jogurt eta krema poteak, maionesa eta hortz-ore hodiak, kafe kapsulak, poteen tapakiak eta metalezko poteak, sendagai tableta hutsak, etab. Berinazko estalkiak (botoila, pote, flasko) eskainiak zaizkien usaiako zutabeetan berex sailkatzen diren ekai bakarrak dira. Plastikazko edo metalezko tapoiak baizik ez dira berex sailkatu behar. Azkenik, ez dezagun ahantz biodegradagarriak diren hondakinak konpostatzea. Gure baratzeentzako ongarri biziki ona da!

Sailkatzearen etorkizuna, 2023an paperezko tapaki guziak bereiziko dira!

Sailkapenerako agindu horien sinplifikazioan laguntzeko, Baionako Canopia eremua modernizatu eta handitu da. Horrek tratatzeko gaitasuna bikoiztu du. Gisa horretan, 100 tona hondakin materiaka bereizi eta bildu daitezke egunero, birziklatze edo balioztatze sailera igorri aitzin. Bil ta Garbi sindikatuak haur eta helduendako zentro horien urririkako bisita gidatuak eskaintzen ditu.

Irekitze ordutegiak

Herburuako hondakindegia

Astelehenez, asteazkenez, ostiralez eta larunbatez: 

  • de 9etatik 12etara eta 
  • 14etatik 18etara

Hondakinekin loturiko arazo ororendako,
Euskal Hirigune Elkargoko Hondakin zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezke 08 00 64 20 14 urririkako zenbakira deituz.