Hizkuntza politika

Euskara Europa mendebaldeko hizkuntza bizi zaharrena da. Populakuntza indo-europarrek gure aroaren aitzineko II. milurtean Europa inbaditu aitzineko garaitik bizirik atera zen hizkuntza baten ondorengoa da.

Euskal Hirigune Elkargoak buruturiko azken inkesta soziolinguistikoak frogatzen duenez, Ipar Euskal Herriko 10 biztanletik 8k ez du euskararen neholako ezagutzarik.

Saran euskararekiko lotura handia atxikitzen dugu ; ondorioz ttipienei transmititzen zaie: Aldaxka haurtzaindegia euskarazko harrera gune labela eskuratzeko bidean da eta lehen mailako eskolek eskola ibilbidea elebidunean eskaintzen dute.

Gutiengoan diren hizkuntzen itunaren berrestea eta, Jose Cazaubonekin, euskara teknikari postuaren sortzea bezalako jestu azkarrak ere abiatu dira.

Denak, gure maila edozein izanik ere, gure hizkuntzaren atxikitzean eta garapenean parte har dezagun eta, gisa horretan, gure aberastasun komunitarioaren berezitasunean.

Urte luzez ez duzu praktikatu Eskuara, hizkuntza horretan mintzatzea lotsatzen zara? Mintzalagunek asteroko trukaketarako memento bat eskaintzen dizu. Informazio ororendako, Mixel Gerendiainekin harremanetan sar e-posta bidez  mixel.gerendiain@hotmail.comhelbidera idatziz edo 06 95 87 72 64 zenbakira deituz.

Nahi duzu Eskuara ikasi ? AEK : kontaktua : Sébastien CASTET - azkaine@aek.eus. AEK kurtsoak dira astelehen, astearte, asteazken eta ostegun arratsetan 18:30tik – 21:30ra Suharriaga etxean.