Herriko mediateka

Aldaxka haurtzaindegitik eta Olhaineko saltegietatik hurbil kokatua, Sarako mediatekak Larrun A eraikinean harrera egiten dizu, eremu garaikidean eta lagun arteko giroan. Adin guzietarako liburu eta baliabide numerikoak urririk eskuragarri dira.

Karta bakarra 7 mediatekatarako!

Karta bakarrarekin Larrun sareko mediateka guzietatik (Arbona, Azkaine, Ziburu, Getaria, Senpere, Donibane Lohizune, Sara) dokumentuak hartu eta itzul ditzakezu. Kontsulta ezazu Irakurlearen gida (pdf - 1020Ko) izen emateko eta prestatzeko moldeak ezagutzeko.

Irekitze ordutegiak

  • Astelehena: 16:30etik 18:00etara
  • Asteazken eta Larunbata: 10:00etatik 12:00etara

Tel.: 05 59 47 53 05
E-posta: mediatheque.sare@gmail.com