Herriko etxeko eta herriko etxe inguruko zerbitzuak

Herriko etxeko zerbitzuak

Zerbitzu administratiboak

Sarako herriko etxea
8 Plaza
64310 SARA
Tel. : 05 59 54 20 28
E-posta : mairie@sare.fr

  • Harrera herriko etxean:
    • Astelehena - Asteazkena - Ostirala: 9:00-12:30 eta 14:00-18:00
    • Asteartea - Osteguna: 9:00-12:30.
  • Auzapez Jauna: hitzordua harturik astelehen goizetan eta lan egun guziz 6h30etik 8etara.
  • Axuant edo kontseilariak: hitzordua harturik.

Zerbitzu teknikoak

Herriko etxeko tailerrak
Portua ofiziale eremua
64310 SARA
Tel.: 05 59 54 26 40
Guardia tel. (uztaila/agorrila): 06 23 40 00 14

Herrian den arazo oro jakinarazten ahal diguzu honako formularioa betez formularioa (docx - 78Ko)

Herriko etxearen organigrama kontsultatu (pdf - 169Ko) zerbitzu bakoitza osatzen duten pertsonen izen eta eginkizunak zein diren jakitzeko.
Ondoko dokumentua ez da bateragarria laguntza teknologikoko tresnekin, pantaila irakurgailu batekin adibidez. Beraz, eskuragarritasun arazo bat ukanez gero, administrazio zerbitzuarekin harremanetan jarri: 05 59 54 26 40 / mairie@sare.fr.

Aterperik Gabeko Aisialdi Zentroa (AGAZ)

Aterperik gabeko aisialdi zentroaz gehiago jakin.

Herriko igerilekua

Herriko igerilekuaz gehiago jakin..

Historiaurreko harpeak

Lezeaz gehiago jakin..

Herriko etxe inguruko zerbitzuak

Harrera Turistikorako bulegoa

Sarako plaza historikoari begira den eta turismoari eskainia zaion gunean, harrera turistikorako bulegoko langileek harrera beroa eginen dizute, xehetasun oro emateko. Honen helburua herriaren historia, kultura, ohiturak deskubriaraztea eta, gune ezagun eta jendetsuekin batera, gure euskal eta saratar nortasuna egiten duten tokiko eragile, ondare eta natura eremu eta aktibitateak balioztatzea da.

Herriko etxearen eraikina
8 Plaza
1. estaia
 64310 SARA
Tel.: 05 59 54 20 14
E-posta : sare@otpaysbasque.com
Webgunea: https://www.en-pays-basque.fr/territoires-et-destinations/vallee-de-la-nivelle/sare/

Harrera:

  • Urritik maiatzera: Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 12:30 eta 14:00 – 17:30
  • Ekaina eta iraila:
    • Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 12:30 eta 14:00 – 17:30
    • Larunbatez: 9:00 – 12:30
  • Uztaila eta agorrila:
    • Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 12:30 eta 14:00 – 18:00
    • Igandez: 9:30 – 12:30

Herri anitzetako polizia

Senpereko eta Azkaineko udaltzaingoaren langile eta materiala baltsan emanak izan dira Ainhoan, Arbonan, Ezpeletan eta Saran hurbileko zerbitzua sortzeko gisan. Agente horiek pasaia erregularrak bermatzen dituzte (udan emendatzen dituztenak), haien lurraldeetan polizia botereak ukaiten segitzen duten herrietako auzapezek finkaturiko ordutegi zehatzetan. Segurtasun patruila hau gurutzatzen ahalko dituzu honako eginkizunak egiten ari dela:

  • herriko etxearen erabakien aplikazioa
  • behar delarik bideko zirkulazioaren zaintza eta erregulatzea
  • ibilgailuen aparkatze trabagarri eta gehiegizkoak, bereziki eskolen inguruetan
  • bide kodearen arau hausteen kontrola, alkoholemia edo droga detekzioa
  • harrabots trabagarriei edo legez kanpoko hondakin botatzeei dagokien esku hartzea
  • andeatze eta jendetasun gabeko jokabideen kontrako borroka
  • lapurketei eta etxe-lapurketei dagokien esku hartzea
  • mendiaren eta eremu naturalen babesa (prebentzio eta errepresio ekintzak)
  • abere herratu eta/edo lanjerosez arduratzea
  • ondasun eta pertsonen kontrako kalteak
  • populakuntza nomaden eta lursail publiko eta pribatuen legez kanpoko okupazioekiko ernetasuna
  • bideko istripuetan esku hartzea
  • Jendarmeriarekin batera operazioak burutzea

Tel.: 05 59 54 19 38