Asteburu bat antolatzen da gurasotasunaren inguruan ekainaren 27 eta 28an.
Formakuntza hori frantsesez izanen da , bainan geroan beste batzu egiten ahalko dira euskaraz.
Helburua gurasoen laguntzea da haien eta haien haurren emozioen kudeatzeko, harreman orekatu baten eraikitzeko eta haien haurraren hobekiago ulertzeko.
4 hizlari eta 4 tailer izango dira.
. Rudy Drillon Bidart doktorea : nortasun-egiturak ezagutzea, norberaren erreferentziei erantzuteko.
. Amaia Drillon Bidart doktorea : seme-alabarekin harreman harmonikoa berreraikitzeko tresna praktikoak.
. Lois Coltel Labonté : gurosotasunean laguntzaile gisa, gurasoek seme-alabei transmititu nahi dizkieten balioak argitzeko denbora hartzea proposatuko du; eta balio horiek eguneroko bizitzan transmititzeko erreferentzia sinple eta zehatzak aurkitzen lgunduko die.
. Magali Volpes -Bahuaud : numerologo intuitiboa; haur bakoitzaren jaiotza-data aztertuko du, bere aitaren eta amaren behar bereziak ezagutzeko.
Beharren arabera formakuntza bat egokitzen ahal da, konferentzia edo tailer moduan emaiteko beste aldi batentzat.
Izen ematea beharrezkoa da.
Helbidea : 130 Etxegarraiko Auzo Berriko Bidea, 64310 SARA.
Informazio gehiagorako : amaiab@hotmail.fr - 06.95.45.15.50

