GEUZa

2022ko apirilaren 1ean sortua, Gizarte Ekintzako Udal Zentroa (GEUZ) herrian bizi den eta zailtasunetan den pertsona ororendako irekia den laguntzarako erakunde publikoa da. 

Haren osatzea

Lehendakaria Battit LABORDE LAVIGNETTE auzapez Jn da eta lehendakariordea Sophie GARBISO ELIZALDE ekintza sozialerako eta komunikazio axuanta. Honen administrazio kontseilua auzapezak, 4 herriko hautetsik eta gizarte zibileko 4 pertsonek osatzen dute. Borondatezko 17 lagun ohoragarrik ere parte hartzen dute honen egitekoetan. Denen egitekoa da borondate onez laguntzea eta behar desberdinei ahal bezain ongi erantzutea, adina, diru irabaziak, lan edo familia egoera edozein izanik ere.

Haren ekintzak

Adinekoentzat

  • Adinekoen ateraldi eta apairuak:
    Urte guziz, otsailean, herriko adinekoak tripotx bazkarira gonbidatzen dira, baita biziki estimatua den urriko talde ateraldira ere. 
  • Apairuen eramatea: 
    Hauetarik 23, astelehenetik ostiralera, besta egunez kanpo, apairuak etxera eramateaz baliatzen dira. Apairua eramateko eskaera ororendako, gutun bidez edo posta elektroniko bidez herriko etxera idatz ezazu eskaera horen arrazoiak emanez. Bazkari horiek Jean Dithurbide zaharretxeko sukaldari taldeak prestatzen ditu.
  • Elkartasunezko garraioa: 
    Astean bi aldiz, astearte eta ostegun goizez, herrian erosketak egiteko laguntza eskaintzen da. Izen ematea hautatu den egunaren bezperan egin behar da 05 59 54 20 28 zenbakira deituz edo ccas.saran@gmail.come-postara idatziz.
  • Telelaguntza instalatzeko, forfaita forma hartzen duen diru laguntza proposatzen da, behar izanen litzatekeen kasuetarako (erorketa, alditxarra…). Baliabide horri esker, zaintza eta laguntza zerbitzuarekin berehala harremanetan izanen zara, zeinak zure senideak abisatzen eta beharrezkoak diren sokorriak antolatzen dituen.

Denentzat

  • Lehen sokorri jestuetarako formakuntza eskaintzen zaio izena ematen duen 16 urtez gorako saratar orori. Egun hori Pirinio Atlantikoetako lehen sokorrietarako departamenduko Batasunak animatzen du eta urtean bi aldiz antolatzen da.
  • Azaroan, Elikagaien bankuak egiten duen kanpainaren barnean, elikagaien bilketa antolatzen da. Zuen emaitzak lehen mailako eskoletan, Spar dendan edo plazako permanentziak direlarik biltzen dira. Dena Ipar Euskal Herrian beharretan den jendearen artean banatzen da.

Behar izanez gero, ez duda ccas.saran@gmail.comhelbidera mezu elektronikoa igortzea edo Aurélie Carrère gizarte laguntzailearengana jotzea 05 59 93 50 50 zenbakira deituz edo hitzordua harturik herriko etxean, asteartetan.