Etxebizitzak

Etxebizitza egokiak

Olhain eraikinak estairik gabeko bost apartamendu independente ditu, erretretatu eta ahalmen urritasun egoeran direnendako. Egokituriko etxebizitza eskaera egiteko, honako formularioa bete eta herriko etxera igor ezazu.

Urgentziazko etxebizitzak

Saran urgentziazko bi etxebizitza daude: bat Suharriaga etxean, gaztetxearen gainean, eta bestea Bolanjeberria etxean, Axuri Arteren gainean.

Hauen bokazioa, zailtasunetan eta etxebizitzarik gabe diren pertsona guziak epe ertainean laguntzea da. Hauen alokatzeak ezin du urtea gainditu, honen helburua prekarietate sozialean diren ahal bezainbat pertsona laguntzea baita.

Erosotasun onena emateaz axolaturik, puntualki mantenu lanak egiten ditugu eta, alokatzaileak aldatu arau, antolaketa hobetzen dugu.

Behar izanez gero, herriko etxera joan honako urgentziazko etxebizitza Eskaera formularioa (pdf - 227Ko)beterik duzula.

“Etxebizitza sozialen” proiektua apezetxean

Beilatokiaren eraikuntzaren ondotik, agintaldi honen bigarren partea apezetxeko eraikinaren zaharberritzeari lotuko zatzaio. Gutienez lau etxebizitza sozial sortuko dira. Hirigintzaren larrialdi egoera honetan, proiektu hau gure herriko etxeak kudeatuko du bere osotasunean eta, gisa horretan, esleitzeko baldintzak kolektiboki finkatzen ahalko dira. Gaur egun, Saran badira jadanik etxebizitza sozialak, Omordia eta Errebot erresidentziak (Ihalar auzoa), baina hauen kudeaketa Office 64 de l’Habitat-en esku da. Ez duda etxebizitza sozialen eskaera egiteko urraspide ororendako laguntza galdegiteko guregana jotzea.