Erretretatuen urteroko ateraldia 2026ko urriaren 7an, asteazkenean izanen da.
Autobusa, goizeko 8tan abiatuko da pizinako aparkalekutik.
Egitaraua:- Izpegiko Gaineko Mentan gosaria.
- Ortzaizeko ARNABAR enpresaren bisita bideoz eta dastaketa.
- Arrosako EUSKALDUNA - CHEZ KATTINA jatetxean bazkaria.
- Sarara itzultzea arrastalde bukaeran, azken trago bat edateko HERRIKO ETXEKO EDANTEGIAN, Sarako Gazteriak gonbidaturik.
Izen emateak Herriko Etxeko idazkaritzan hartuak izanen dira (05 59 54 20 28) irailaren 30a (asteazkena) arte.
Izen-ematean, 35€-ko parte hartzea galdegina izanen zaizu. Bikotean heldu bazira, 50€.
Egun horretan, zure etxera bila etortzeko beharra badin baduzu, izena ematerakoan abisa ezazu otoi.
Zatozte ahal bezain bat, egun goxo bat pasako dugu denek elkarrekin !

