ERRETRETATUEN ATERALDIA 2025/10/01an LEITZAn (Nafarroa)

 

Sailak/Tags
    raz

    leitza-ateraldia-eskuaraz-pdf (pdf - 782Ko)

    ERRETRETATUEN URTEROKO ATERALDIA 

    Aurtengo ateraldia : 2025ko Urriaren 1an antolatua da, 

    LEITZARAT (Nafarroa) Autobusa goizeko 8ak eta erditan abiatuko da pizinako aparkalekutik. Egitaraua : Bidean, gosaria. “PERU-HARRI” Museoaren bisita LEITZAN. Bazkaria Leitza aldean. Herrirat itzuli arratsalde ondarreko azken trago bat hartuz Herriko Etxeko Ostatuan. 

    Izen ematea : Herriko Etxeko idazkaritzan (05 59 54 20 28) Buruilaren 24a arte, Asteazkena. 

    30 euroko parte hartze bat galdegina zaizu izena emateko momentuan, 45 euro bikoteentzat. Ateraldi egunean, norbait zure bila etxerat etorri behar bada, galdea egin ezazu izena ematerakoan. 

    Etorri ahal bezain bat, elgarrekin egun goxo bat pasatzeko gisan.