DARDARIKA, 2 eguneko besta Sarako Lezeetan!

Sailak/Tags
Irekitzea Hestea raz
Irekitzea Hestea raz

2026/10/04, 10:00etatik 19:00etara

  • Helbidea

    Grottes de Sare
    2280 Lezeko bidea
    64310 SARE

DARDARIKA izanen da Sarako Lezeetan, gure lurraldearen aberastasuna ospatzeko: natura, kultura eta elkarrekin izateko gogoa. Lezean eta inguruetan, DARDARIKA-k gunea beste begirada batez ezagutzeko parada eskaintzen du, familiarekin edo lagunekin, lagunarteko giroan, arte-sorkuntzez, topaketez eta elkarrekin partekatuko ditugun momentuez gozatzeko. Izanen dira, besteak beste: • Bisita libreak: lehen aldikotz, lezea libreki eta zuen erritmoan ezagutzeko parada! • Lezean eskainiko diren ikuskizun bereziak: Jokairen MUGARRI, “LEIZEAREN AHOTSA, ERROEN KANUTA” Maddi Zubeldia, Amaia Riouspeyrous eta Maider Cigarroaren ahotsak lezearen barna eta Zazpiak Bat dantza taldearen AMALURRAREN AMETSA. • Kantuak, musika eta dantzak: BOST AXOLA, Neskenako BADOA, NAT & WATSON eta KIKI BORDATXOrekin. • Haurrentzako jokoak, txalaparta eta beste hainbat proposamen…