Bisita berezia Pontx pailazoarekin - Sarako Lezeetan

Sailak/Tags
Irekitzea Hestea raz
Irekitzea Hestea raz

2025/12/22, 10:30etik 11:30era

  • Helbidea

    Grottes Préhistoriques de Sare
    2280 Lezeko bidea
    64310 SARE

Bisita klasikoa hasteko zegoen, baina gidaria ez da agertu… Zorionez, Pontx pailazoa hor da, eta leizeak ongi ezagutzen ditu, bere etxea balitz bezala! Beti irria pizteko prest, Pontxek handiak eta ttikiak eramanen ditu Lezearen bihotzera, abentura alai eta erakargarri batean! Jakitekoa: - Bisita ludiko eta pedagogiko bat, Pontx pailazoak animaturik, Sarako lezeen bihotzean. - Bisitaren ondotik, krakada Pontxen konpainian. Urte bukaerako besta garaiaren aitzin, familiarekin bizitzeko momenturik ederrena: giro atsegina, originala eta ahantztezina!