Beilatokia-hilerria

2023ko udaz geroztik, Irioinea beilatokiak dolutan diren familiei ateak ireki dizkie, zendu denaren ehorzketa edo errausketa aitzin haien hurbilekoen gorputzak beilatu ahal izateko gisan.

Bertute eta talentua duen lantaldearen lanaren ondorioz, eraikin iraunkor berri hori tradizioen errespetuan eta xehetasunak bereziki zainduz eraiki da. Herriko etxeko taldeak sinbolo bereziak dituen eta izaera kontsolagarria duen azken Etxe bat eskaini nahi izan die familia saratarrei. Gune berezi horrek, denek azken egun, oren minutu garrantzitsuak ahaideen ondoan iragan ditzaten ahalbidetzea du helburua.

Atzeman ezazu hemen Irioinearen deskribapen zehatza eta eraikuntzaren historia (frantsesez) (pdf - 189Ko)

Beilatokiaren alokatzea eskaintzen diegu, familiek hautaturiko ehorzketa etxe profesionaleko enpresei. Atzeman itzazu Barne araudia (frantsesez) (pdf - 207Ko) dokumentuan atxikirik Ipar Euskal Herriko enpresa nagusien zerrenda eta Indarrean diren tarifak (frantsesez) (pdf - 509Ko)edo tarifak (frantsesez) (docx - 36Ko).

Herriko hilerrian familia hilobia edo hauts-hobia eskuratu nahi baduzu, herriko etxean eskaera idatzia pausa ezazu Auzapez Jaunarendako.

Kontsulta ezazu Hilerrien barne araudia (frantsesez) (pdf - 293Ko).